Sinopsia:
Heriotza-ondoko azterketa edo autopsia giza gorpuetan egiten den prozedura medikoa da, pertsonaren bizitzan zehar izan zituen baldintza medikoen inguruko informazioa lortzeko.
Pieza hau 40 urte inguruko mutil baten bizitzaren autopsia da, berak berak eta bere alter-egoak, Barbiek, egina. Bertan azaleratuko da nola izan zen haurra, nola bizi izan zuen nerabezaroa eta helduaroa, nola eragin zioten irakasleek, aitak, aiton-amonek, lagunek eta beste figura maskulino batzuek. Pixkanaka aztertuko dute nola osatu duen bere maskulinitatea, Barbie-k azkenean autopsia leherrarazi arte.
Lan honek maskulinitatearen dekonstrukzioa du abiapuntu. Pertsonaia honen maskulinitate berezitik abiatzen da, baina unibertsala bihurtzen da.
Pieza honetan identitateari buruzko galderak planteatzen dira: zer den maskulinoa eta zer ez, nola eraikitzen den, zer den binarioa, nola irakurtzen ditugun gure gorputzak. Pieza aurrera doa txikitatik dugun maskulinoa izatearen ideiaren eraikuntza aztertuz. Baina ideia hori haustura bat jasango du: genero-rolen hierarkia diluitu egingo da.
Haustura-ideia hori ez da soilik gaiaren bidez planteatzen, baizik eta artearen eta testuaren planteamenduaren bidez ere bai. Hasieran pieza eraikitzen hasten bada, une batean pieza bera hautsi, desegituratu egingo da, hutsari eta ekintza berriari bidea irekitzeko.
Fitxa artistikoa: