"Alonso, ezinezko mandatuen mezularia eta galdutako gutuna"

  • "Alonso, ezinezko mandatuen mezularia eta galdutako gutuna"
  • "Alonso, ezinezko mandatuen mezularia eta galdutako gutuna"
    Ibai Armentia
  • "Alonso, ezinezko mandatuen mezularia eta galdutako gutuna"
    Ibai Armentia
  • "Alonso, ezinezko mandatuen mezularia eta galdutako gutuna"
    Ibai Armentia
  • "Alonso, ezinezko mandatuen mezularia eta galdutako gutuna"
    Ibai Armentia
  • "Alonso, ezinezko mandatuen mezularia eta galdutako gutuna"
    Ibai Armentia

Sinopsia: 

Alonso Ultra Express bidalketa-zerbitzuko banatzailerik gogotsuena eta kaotikoena da. Enpresa hau bakarra da munduan; edozein pertsonari, edozein gauza inoiz baino azkarrago entregatzea dute helburu, hartzailea aurkitzea ia ezinezkoa izan arren. Bere ametsa Urrezko Mezulari bihurtzea da, banatzaile ausart, eraginkor eta zuhurrenentzat bakarrik erreserbatua. Baina etiketa lausoei, hartzaile ezinezkoei eta bere metodo berritzaile zein zoroei esker, misio bakoitza abentura iragarrezina bilakatuko da.

Alonsok gero eta erronka zentzugabeagoei egin beharko die aurre; hartzaile misteriotsu baten arrastoaren atzetik munduan barrena ibiltzetik, garai ezberdinetan zehar galtzeraino edo erreinu fantastiko batean harrapatuta amaitzeraino. Hori lortzeko eta, baliteke, Zentrala txundituta uzteko, Alonsok Aneren eta publikoaren ezinbesteko laguntza beharko du; azken hau ez baita soilik istorioaren lekuko izango, baizik eta istorioko beste pertsonaia bat.

Umorea, ezustea eta parte-hartzea dira familia osoarentzat sortutako ikuskizun honen ardatz nagusiak. Emanaldi bakoitza abentura berri bat eta ezinezko misio bat izango da.

 

Fitxa artistikoa: 

  • Aktore taldea: Alex Antúnez, Iñaki Aguinaga, Aroa Blancoa
  • Ideia eta dramaturgia: Izpiñe Soto
  • Euskarazko bertsioa eta aholkularitza: Nerea Lorente
  • Zuzendaritza: Izpiñe Soto
  • Zuzendari laguntzailea: Mar García Serrano
  • Soinu teknikaria: Iker González Salas
  • Eszenografiaren diseinua eta eraikuntza: Óscar de Paz eta Gemma Godony
  • Maskaren diseinua eta eraikuntza: Javier Tirado
  • Txotxongiloen diseinua eta eraikuntza: Tira ta Floja
  • Atrezzoa: Iñaki Aguinaga
  • Ileordeak eta ile-apainketa: Kyle Cancelo
  • Jantzi diseinua: Ángel Amor
  • Musika eta soinu diseinua, sorkuntza eta zuzendaritza: Ibon Aguirre (Audiogela)
  • Sagaren abestiaren sorkuntza eta konposizioa: David Sánchez (Blue Bayou Estudio)
  • Sagaren abestiaren ahotsa: Ane Martínez
  • Diseinu grafikoa: Vudumedia
  • Ilustrazioak: Enrique Morente
  • Zuzendaritza teknikoa eta produkzioa: Raúl Cancelo
  • Proiektuaren koordinazioa eta bitartekaritza: Nerea Lorente
  • Komunikazioa: Hirudika
  • Komunikazio irudiak eta bideoa: Ibai Armentia, Txismi
  • Banaketa: Hortzmuga Teatroa
  • Bideoa: Curruscu

 

hortzmuga.com

Laburrean

  • Mota Antzerkia (haurrentzat)
  • Egileak Izpiñe Soto
  • KonpainiaHortzmuga Teatroa
  • Estreinaldi-urtea2026