Adriana Pous-en zuzendaritzapean, DANTZAZ sormen, ekoizpen eta bira-prozesu etengabean ari da beti, nazioartean oso ezagunak diren koreografoak gonbidatuz (Itzik Galili, Lukas Timulak, Eric Gauthier, Hilde Koch, Jacek Przybylowicz, Jone San Martin...) eta haiekin antzokietarako ekoipenak egiten ditu, eta baita beste espazioetarakoak ere...
2008tik, 200.000 ikusle baino gehiago izan ditugu gure Europa osoan (eta haratago) izandako 350 emanaldi baino gehiagoetan: Espainia, Frantzia, Italia, Alemania, Polonia, Txekiar Errepublika, Suitza, Argelia...
Dantzaz etengabeko biran ateratzen da, nazioarteko kalitatezko dantza programak ahalik eta leku guztietara eta ahalik eta publiko gehienetara ailegatzeko asmoz, moldaketak eginez bere koreografietan eta bere ekoizpenetan. Modu horretan, normalean dantza ikusteko aukerarik ez duten publikoei aukera ematen die honelako ekoizpenaz gozatzeko.