32 urteko ibilbidea Agurtzane Intxaurragaren zuzendaritzapean, poesia bisuala eta errebeldia eszenikoa uztartzen dituen emakumea. HIKAren ekoizpenek izaera sozial nabarmena dute eta ikuslea bere buruarekin etengabeko gatazkan jartzeko ahalegina egiten dute.
HIKA etengabeko bilaketa da, erronka artistikoen berrikuntza, bere ekoizpenen garaikidetasuna bermatzeko. Horrez gain, publiko berriak erakartzeko helburuarekin HIKAk ohiko du bitartekaritza eta sentsibilizazio programak lantzea ikuskizunetan.
Tania Fornieles / Sandra Ferrús.