Pez Limbo konpainiak berezko sorkuntzan oinarritzen du ekoizpena. Hainbat lan eta ikerketa ildo daukagu, horien arten bi nabarmentzekoak dira: batetik, testurik gabeko kale zein areto antzezlanak; eta bestetik, formatu txikiko ikuskizunak.
Gure ikuskizunak sortzen ditugu umorea, garraztasuna eta poesia nahastuz, eta beti ere, errealitatearekiko begirada kritikoa abiapuntu.
Helburu dugu publikoarekin sortzea konplizitate eta hurbiltasun sentsazioa.