GOITIBERA Saioa Iribarren (Nafarroa) eta Ander Basalduak (Bizkaia) 2014ean sortutako antzerki konpainia da. Jacques Lecoq maisu frantsesaren pedagogiari amen eginez, Goitibera konpainiaren antzerkia mugimenduan gorputzean eta espazioan oinarritzen da. Euskarazko sorkuntzaren alde egiten dute apustu eta gai konprometituak lantzen dituzte drama eta umorea oso era organikoan nahastuz.
Momentuz konpainiak 9 lan taularatu ditu eta hainbat sari irabazi:
SAIOA IRIBARREN (Iruñea, 1983)
Bartzelonan arte-terapia formakuntza egiten du "AEC"-n (2005-2008), klun formakuntza "El Timbal"-en (2004-2008) eta mugimenduan oinarritutako "Estudis de Teatre" eskolan antzerki fisikoa ikasten du (2008-2011).
2011n bere bi ardurak (artistikoa eta terapeutikoa) batzen ditu eta Theodora Fundazioan hasten da lanean ospitaleko pailazo bezala. "Dra. Sonrisa" gisa sei urtez Bartzelona, Badalona, Madril, Santander eta Bilboko ume eta nerabeak bisitatzen ditu.
Arte eszenikoen munduan Alain Vigneau, Nestor Muzo, Berty Tovías, Merche Ochoa, Angel Bonora, Harris Gordon, Titzina teatro, Christian Atanasiu, Aitor Basauri, Mamen Olias, Marcelo Katz, besteak beste izan ditu irakasle.
2014an Goitibera antzerki konpainia sortzen du eta bertan aktore zein zuzendari eta idazle gisa lan egiten du. 2020tik hona Baratxinto Fest Pirinioetako arte jaialdia aurrera eramaten du.
ANDER BASALDUA (Bilbo, 1984)
Antzerkigile Algortarra. 2009an klun ikastaro batek arkitektura antzerkiagatik aldatzeko bultzada ematen dio, bere benetako bokazioari ateak irekiz.
Antzerki fisikoan ("Estudis de teatre Berty Tovías" 2010-2012) eta klunean (Emmanuel Tomé, Guillermo Angelleli, Cristina Martí, Marcelo Katz, Aitor Basauri...) trebatu egiten da Argentinan eta Katalunian batik bat. Bere sorterrira bueltatzean Euskal Herriko hainbat konpainiekin lan egiten du aktore gisa (Teatro paraíso, Markeliñe, Laurentzi producciones...).
2014an Goitibera antzerki konpainia sortzen du eta 2020tik hona Baratxinto Fest Pirinioetako arte jaialdia aurrera eramaten du.
Aktorea baino antzerkigile ikusten du bere burua, konpainia propioa aurrera eramateak sorkuntza eszenikoaren alor guztiak jorratzeko aukera eskaini bai dio (aktore, idazle, zuzendari, ekoizle, eszenografo, banatzaile, diseinatzaile grafiko, jostun, sukaldari, arotz, iturgin...).