Borobil Teatroa

  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Borobil Teatroa

Borobil teatroa 2012. urtean jaio zen zuzendaria eta aktorea den Anartz Zuazuaren eskutik.William Layton eta Jackes Lecoq bezalako maisuekin trebatu ostean, teatro fisikoan eta inprobisazioan oinarritutako sorkuntza prozesua garatzen du. Metodologia horrekin istorio original eta garaikideak taularatzen ditu, umorez eta imajinazioz beteak. Istorio batzuk familian ikustekoak dira, eta beste batzuk, aldiz, ikuslego helduagoarentzat dira.

Konpainia 2012an sortu zen Ali baba eta 40 lapurrak antzezlanarekin, eta lan horrekin Feten 2015 gizonezko antzezpenik onenaren saria irabazi zuen. 2013an On egin estreinatu zuen, Hansel eta Gretel klasikoaren bertsio librea. 2015ean helduentzako lehen lana taularatu zuen: Jokoz kanpo futbolaren inguruko satira bat. 2016ko urrian, Borobilek lan berria taularatuko du: Gu; antzerki familiar bat aldaketa klimatikoaren ingurukoa.