Metrokoadroka hainbat arte diziplinetan dabiltzan hamaika lagunek osatu dugun kolektiboa da, helburu honekin: hala arte eszenikoetan nola arte plastikoetan sor daitezkeen proiektuak sortzea, laguntzea eta zabaltzea, beti ere kulturarekiko ikuspegi kritikoari eta esperimentazioari lehentasuna emanez. Diziplina artistiko ezberdinen uztartzea da esperimentazio horren oinarri nagusietako bat.
Arte plastikoei dagokionez, 2014an Oiartzunen zabaldutako “Ehuntze sormen espazioa”ren baitan gauzatzen dugu hainbat proiektu (sormen klaseak, mikroerrezitaldiak, arte azoka…).
Arte eszenikoei dagokionez, hauek izan dira gure azken lanak: “Miss Karaoke” (Pez Limbo konpainiarekin elkarlanean, Gasteizko Principal Antzokiak ekoiztua, 2017), “Mr Señora” (2016-…), “Hautudeterminazioa” (2015), “Nola belztu behar zuria” (2014-2016), “Su izan nahi” (2015-2016), “Salto” (2014-2015), “Zertarako Hegoak” (2013-2015), “Poza” (2012-2014).