Rubik Konpainia

  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Rubik Konpainia

Rubik Konpainia Bartzelonan jaiotzen da 2013an, lengoaia berriekin ikertzeko asmoarekin. Gorputzek idazten duten dramaturgia bat eskaintzen dute, mugimendua nagusia den antzerki fisiko bat sortuz. Konpainia hau Estitxu Zalduak eta Juanjo Herrerok osatzen dute, biak Institut del Teatren (Barcelona) lizenziatuak, hain zuzen ere, antzerki fisikoaren espezializazioan.

Bi aktoreek irudimen berdina elkarbanatzen dute, era berean, antzerkia egiteko beste modu pertsonalago batean sinisten dutelarik. Beraien antzezlanak dantzan, objektuen manipulazioan, antzerki bisualean eta biomekanikan oinarritzen dira; formakuntzan ikasitako teknikei esker euren antzerti partiturei ematen diote bizia. Garrantzia poetikan, bisualean eta ikusleei susmatzeko, interpretatzeko eta sentitzeko eskeintzen zaion aukeran datza. Horretarako, mugimendu ondo aztertuak eta zehatzak lantzen dituzte, gorputzaren adierazkortasuna, hitza, espazioa eta konposaketa plastikoa kontutan izanik.

Elementu guzti hauek osatzen dute beraien diseinu berezia. Rubik konpainia diziplina ezberdinetako artistekin lan egiten du (koreografoak, dramaturgoak, musikariak). Horrela, lengoaia eszenikoen ikerketan diziplinen arteko elkargune ireki eta plural bat sortzen dute.