Led silhouette

  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Led silhouette

Led Silhouette Nafarroako Lesaka herrian egoitza duen konpainia da, Martxel Rodriguez lesakarrak eta Jon Lopez madrildarrak sortu eta zuzendurikoa.

2016an etapa berria hasi zuten sortzaile gisa, dantza diziplina desberdinetan prestatutako artista gazte taldea zuzentzen, arte garaikidearen eraginpean. "La Veronal" edo "Kukai Dantza" bezalako konpainietan interprete moduan ere lanean jarraitzen dute.

Mugimendu lengoai berriak eta hainbat kontzeptu ikertzen dituzte dantza garaikideari buruzko euren ikuspegi propioa eskaintzeko, lan egiteko plataforma bat sortuz eta bertan Led Silhouette eraikiz.

2016an euren lehen pieza "Moira" estreinatu zenetik, Valentziako “Festival 10 Sentidos” jaialdian estreinatua, egonaldi artistiko ezberdinak lortu dituzte ondorengo lekuetan:
"Sortutakoak" Euskal Herrian, “Centro de Danza Canal” "Residentes 2019" eta “Compañia Nacional de Danza”-ren egoitzan, azken biak Madrilen. Egonaldi artistiko hauetan sorturiko piezak Madrilgo Cuarta Pareden, Nafarroako DNA Festibalaren 2018 edizioan eta Valentziako Centre del Carmen museoan erakutsi dituzte bertzeak bertze.

Arteak jendartea eraldatzeko duen gaitasuna kontuan hartuz, haien proiektuek jendarte talde desberdinen parte hartzea eta ahalduntzea sustatzea dute helburu, komunitateen eta pertsonen arteko sare bat sortuz. Sorkuntza norbanakoaren baitan, sorkuntza berri bakoitza norberaren bizipenetan oinarrituz.