"Zirkuss"

  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • "Zirkuss"

ZirKuSS, Donostiako Udalaren MartxUp! ekimenari esker sortutako Zirku Garaikideko Konpainia da. Besteak beste, zirkuaren munduan eta inguruan dagoen mugimendua eta aukera oso zabala dela plazaratzea du helburu. Hau da, zirkua ez dela egun arte ezagutu duguna soilik, zirkua ere badela antzoki batean gozatu daitekeen ikuskizuna, eta era berean, zirkuak arte eszenikoak, akrobaziak eta dantza bateratu ditzakeela ere. Halaber, ZirkuSSek, adierazpen artistikoko gune berritzailea ere izan nahi du profesionalki horretan aritzen ez diren pertsonentzat, ikuskizun batean dauden sortze prozesuko pausuak hurreratuz eta horretarako, tailerrak antolatuz.

Euskadiri, momentura arte bizi eta gozatu izan ez duen, arte eszenikoen mundu honetan murgiltzeko aukera eskaini nahi dio ZirkuSSek.

ZirKuSSek, gainera, kultur eragileen sare zabal bat sortu du, eta lurraldeko eragile garrantzitsu hauetako askori eta beren lanei lekua eta oholtza eskaini die, hala nola: Musikene, ESCIVI, ALFA Historias Hiladas, AEG, JantzizLab, Kutxa Kultur Fundazioa, NODE, Kontadores Gazte Zentroa, Tanttaka… Esaterako, ZirkuSSek, Musikeneko ikasle batzuei beraien lana ezagutzera emateko aukera eskaini die, sortu duen eta "Sustrai" izena duen lehen ikuskizuneko musika konposaketak sortuz, baita Jantzizlab kooperatiba hasi berriko ekintzaileei ere, sortu dituzten jantziak ikuskizunean erabiliz. ZirkuSSek hasieratik argi izan du, bertako kultur eragileei eta kultura munduan beraien bidea eraikitzen saiatzen dabiltzan horiei, ahal heinean, behar edota nahi duten aukera profesional hori eskaini nahi diela. ZirkuSSek tinko sinesten du eta hala defendatzen du, "hemen ditugunak, hemengoekin ere sortu eta sustatu daitezkeela". 

Azkenik, esan, ZirKuSSek, bere "Sustrai" ikuskizunaren bitartez, gure kulturan sustraitutako zirku garaikideko lehen ikuskizun hau, zein sortatu litezkeen beste hainbat, ekoiztea eta lurralde guztitik zabaltzea ere baduela helburu. Pasioa, magia, elkarlana, kalitatea, ikusgarritasuna eta edukia; hori da ZirkuSS!