Elur Etxea, Andoni Mutiloak sortutako konpainia da. 20 urtez kazetari eta irakasle moduan lan egin ostean, 2017az geroztik sorkuntza proiektuetan buru-belarri lanean dabil Andoni. Elur Etxean bere sormenerako gaitasuna, ezagutza eta esperientzia nahastu ditu eta dagoeneko bi ikuskizun sortu ditu: Esnatu Naiz kabareta (2020) eta Sex Sua musikala (2022). Obra hauek idatzi eta zuzendu ez ezik, aktore lanetan ere badabil. Horrez gain, bere musika proiekturik berriena ere aurkeztu berri du: Hiruki