Barañaingo Auditorioa

  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Barañaingo Auditorioa
  • Barañaingo Auditorioa

Barañain Auditorioa, 2003an inauguratu zenez geroztik, gune bizia da, indarrez eta gogoz betea, gaitasun aski duena bere baitan hartzeko, nola opera, musika zein antzerki emanaldirik handienak, hala bertako eta inguruko taldeak, bai eta enpresa munduko ekitaldiak ere, beti ere lanean esku fina eta abegi ona erakutsiz. 687 eserleku 600m koadro eta 14 metroko ahoa dituen eszenatoki bati begira.

Luxuzkoa da, inondik ere, nola ikusleendako, hala artistendako eurendako ere, hurbiltasun horretan eta ongi egote horretan aurkitzen baitute emanaldia arrakasta handiz garatzeko behar diren indarra eta “feeling”aren iturria. Eserleku guztiek eta haietako bakoitzak akustika eta ikuspen ezin hobeak dituzte.


Non