Arte, zinema eta antzerki zaleentzat leku paregabea da Balmasedako Mariaren Bihotz Sakratuaren eliza. Estilo neogotikokoa da, baina ekialdeko trazuak ere baditu eta horien artean, kupula nabarmentzekoa da. Arkitekturaren arloan hainbat urtetan zaharberritzen jardun ostean, garai bateko komentu horri Klaret Antzokia izendapena eman zion Udalak. Izen hori aita klaretarrengandik dator, haiek bizi izan baitziren seminario horretan.
2005eko martxoaren 3an inauguratu zen San Juan plazan dagoen eraikina eta Kultur Etxearekin batera, horiexek dira kultura-tokirik garrantzitsuenak gure udalerrian.
Zinema-antzerkiak bi solairu ditu. Behekoan, oholtza, 252 eserleku eta proiekziorako, soinurako zein itzulpenetarako kabinak daude. Lehenengo solairuan, korua eta ikusleentzako harmailak daude.
Zabalera |
6,5m ahoa+sorbaldak |
Sakonera |
8,20m |
Altuera |
7m |
Patioa: 170
Palkoa: 82
ARGIZTAPENA / SOINUA
Bai, momentu honetan ekipamendu berria instalatzen ari gara.
TALDE TEKNIKOA
OZENKI enpresa.