Portalea

  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Portalea

Eraikinak zortzi mila metro koadro ditu eta hementxe dituzu herriko kultura-, gizarte- eta euskara-zerbitzuak.

Industria-arkitektura arrazionalistaren aldikoa da eraikina, eta garai batean AYA (Aguirre y Aranzabal) arma fabrika egon zen bertan. Lekua moldatzeko eta azpiegitura soziokulturala jartzeko proiektua José Manuel Muñagorri, Javier Marquet eta Luis M. Zulaica arkitektoek egin zuten.

Kultura: Juan San Martin liburutegia, erakustaretoa, areto nagusia,  bilera gelak, dantza aretoa,  tailerrak (sukaldaritza, argazkilaritza, grabatua, eskulangintzakoak), marrazketa eskola, zeramika eskola, Juan Bautista Gisasola Herriko Musika Eskola eta Armagintzaren Museoa.

Euskara: Udal Euskaltegia.

Gizartekintza (gizarte zerbitzuak).


Non