Ingeles estiloko jauregi hau 1893. urtean eraiki zen Espainiako Errege Etxeak aginduta. Kontxako badiaren aurrean dagoenez, hiriko ikuspegirik ikusgarrienetakoak daude bertatik. Barrualdean, hasiera-hasieratik bere horretan mantendu diren hainbat areto nagusi daude, hala nola, Areto Zuria, Musika Aretoa, Zurezko Aretoa, Areto Txikia, Liburutegia eta Errege Jangela.
Jauregiaren gainontzekoa, behin eta berriz aldatua izan da Udaletxeak erosi zuenetik, barrutia funtzionalagoa bihurtuz.
1985eko urriaren 29an oraingo Partzuergoa sortu zen "Miramar Jauregia Partzuergoa" izenpean; bertan UPV/EHUk, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak esku hartu zuten, eta Jauregia eraberritzeari ekin zioten.
Jauregia Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroen egoitza nagusia da.