Bartolome Ertzilla musika eskola Durangoko Udalaren erakunde autonomoa da
Bere helburua da ikasleak heztea eta musika prestakuntza kalitatezkoa, malgua eta pertsonalizatua ematea.
Hiru asmo hauei egiten diete aurre:
- Ikasleak heztea eta motibatzea musikaz disfrutatu dezaten.
- Ikaslea prestatze musikari amateurra izan dadin.
- Ikaslea gaitzea gerora profesionalizatu dadin.
Era berean, musika hedatzeko bokazioa ere badute, Durango eta bere inguruaren aberastasun kulturalean eragiteko asmoz.
Hauxe dute:
- Lan-talde profesional kualifikatua, eta etengabeko prestakuntzari ekiten dioena. Lan-talde honetan irakasleak eta bestelako langileak sartzen dira.
- Eskaintza zabala, eta harrera pertsonalizatua.
- Metodologia berriztatua eta ikasleen beharrizanei egokitua.
- Baliabide material didaktiko eta teknologiko aproposak eta beharrizanei egokituak.
Musika Eskolak EFQM kudeaketa-eredua onartua du, eta etengabeko hobekuntzaz baliatzen da zerbitzuari kalitaterik handiena emateko.