Izaskun Arrue Kulturgunea – Gasteiz Antzokia

  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Izaskun Arrue Kulturgunea – Gasteiz Antzokia

Izaskun Arrue – Gasteiz Antzokia, Erdi Aroko Hiriguneko Ruiz de Bergara Jauregian kokatua, euskarazko aisialdirako, kulturarako eta sorkuntzarako topagunea da.

Erreferentziazko gune euskaldun berri honek Gasteizen hizkuntzaren erabilera normalizatzen lagunduko du kulturaren bidez. Horretarako, hainbat formatutan antolatuko ditu jarduerak:

  • Kultur jarduerak: kontzertuak, antzerkia, bertsoak, dantza…
  • Prestakuntza-jarduerak: ikastaroak, tailerrak, jardunaldiak…
  • Ezagutza sustatzeko beste proposamen batzuk: hitzaldiak, erakusketak.

Ruiz de Bergara jauregia, XVI. mendekoa, Errementari kalean dago, eta Zapatari kaletik ere sartzen da bertara. Beheko solairua eta hiru altuera ditu. 1.100 metro koadroko azalera du.

 

Beheko solairua: erakusketak eta hitzaldiak

Beheko solairuan funtzio anitzeko gela bat dago, eta bertan erakusketak, hitzaldiak edo proiekzioak antolatu ahal izango dira. Halaber, kabina teknikoak, proiekziokoak eta itzulpenekoak prestatu dira; biltegiak, komunak eta kamerinoak.

Azalera: 213 m².

Lehenengo solairua: agertokia eta taberna

Lehenengo solairuan espazio eszeniko nagusia dago: 130 metro karratu altuera bikoitzean, kontzertuak, antzerki-emanaldiak eta bestelako ikuskizunak egiteko, bai zutik, bai eserlekuetan.

Ostalaritza-gunea ere bertan dago, sukaldearekin.

Azalera: 349 m².

Bigarren solairuan: lantegiak eta bulegoak

Bigarren solairuan tailerrak, lanerako guneak eta komunak daude. Horrez gain, erabilera anitzeko espazio bat ere badu, balkoi gisa balioko duena, eta bertatik lehen solairuko agertokian egiten diren ikuskizunak ikusi ahal izango dira.

Azalera: 243 m²

Hirugarren solairua: bilera-gelak

Hirugarren solairua jauregiko gunerik argitsuena da eta lanerako erabiliko da. Kristalezko bilera-gelak, lantegi-gune bat eta instalazioetarako gela daude bertan (klimatizazioa, exutorioak).

Azalera: 292 m²


Non