Komedia erromantiko bat, egurgin eta printzesekin, gaizkiulertu eta abenturekin.
Erregina sorgin samarra da, eta bere bi alabekin batera Armada Garaiezineko ontzi batean do Ingalaterrara bidean. Izan ere, Felipe II.ak agindu egin die, behin Ingalaterra konkistatu ondoren, ezkon daitezela Ingalaterrako aitoren seme batzuekin. Baina Esmeralda erreginak gorroto ditu gizonak, beti izan dituelako gainean bere urratsetan agintzen eta bere askatasuna murrizten. Beraz, ez dago prest bere alabek ere gauza bera jasan dezaten.
Shakespeareren komedietako unibertsoan inspiratua, La Ternura, una comedia de leñadores y princesas antzezlanak agerian utzi nahi du ezinezkoa dugula maitasunaren kalteetatik babestea, maitatu nahi duenak prest egon behar duelako sufritzeko.
Alfredo Sanzolek zuzendutako komedia erromantikoa da, eta bertan bada denetarik: uharte hutsak, hondoratze ikusgarriak, errege ahulak, egurgin beldurtiak eta artzaintsa oldartsuak.
Teatro de la Ciudad eta Teatro de La Abadiaren ekoizpena.