Magoa, aktorea, umorista, aurkezlea eta showmana. Txikitatik ohartzen da bere zaletasuna beste pertsonei barrea eragitea dela, antzerki eta interpretazio klase desberdinak jasotzen ditu eta 6 urte izanda kasualitatez magiaren munduan murgiltzen da. Espainiako Ilusionismo elkartearen kide, hasieratik ongintzako gala desberdinetan eta Pamplona Mágica jaialdiaren lehen hiru edizioetan parte hartzen du. Oso gaztea izanda lehen eszenatokietara igotzen eta bere lehen ikuskizunak sortzen hasten da, bere idealak hartuz, zeinetan magia eta umorea elkarlanean aritzea bilatzen du. Gaur egun "Ilusioaren indarra" ikuskizunarekin biran dabil, eta ikuskizun desberdinen produkzioan aritzen da elkarlanean beste empresa batzuekin, hala nola Irrien Lagunak adibidez.