"Oskara": Nor zaren jakin nahi baduzu, dantza ezazu.
Filma eta zuzeneko dantza. Sormen prozesua eta azken emaitza. Bi mundutik unibertso bat sortzeko bidea. Oskara ikuskizuna nola sortu zen eta zer den, film dokumental baten eta zuzeneko dantzarien bidez.
1. pausoa: Paisaia entzun, musika arnastu, jendea nola mugitzen den begira ezazu.
2. pausoa: Denbora eta espazioan nor zaren adierazi: dantza ezazu.
3. pausoa: Zu benetan zaren horretatik zerbait berria sor ezazu.
4. pausoa: Erakuts ezazu. Zure nortasuna elkarbanatu eta galdera berriak egin itzazu.
5. pausoa: Guzti honen inguruan hitz egin dezagun: komunikazioa, tradizioa, askatasuna, iragana, etorkizuna, Europa, sorkuntza, gorputza, lurra, artea, musika, identitatea, dantza.
FITXA TEKNIKOA: