43º13'44''N lana autoreak familiaren memorian eta memoria kolektiboan egindako bilaketaren fruitua da. Beste leku baterako bidean aurkitutako historia. Egiteko astirik izan ez, eta egin gabe utzi genituen argazkiak dira; hartzeko astirik ez eta hartu ez genituen itsasontziak dira, inoiz ateratzeko astirik izan ez eta atera gabe utzi genituen balak dira. Bitakora- koadernoa performance eta antzerki dokumentu moduan, biografia politikoaz.