Nor da "Argako erregina", "Unamaren erregina" edo "Goietako erregina" ezizenak jaso zituen emakume hau?
Remigia Etxarren. Iruñeko emakume honen ibilbide artistikoak ez dirudi bat datorrenik XIX. mende bukaera eta XX. mende hasierako Iruñeko ingurumari historikoarekin, emakume iraultzailea izanagatik ere gutxi ezagutzen da. Estefanía de Paz Asínen proiektuak horri ekin nahi dio, eta emakume honi tokia eta aitortza eskaini.
1853an Iruñean jaiotako emakume paregabea izan zen, funanbulista, artista, ausarta eta arriskuak hartzeko prest; unama baten gainetik, Europako hiri askotako leku enblematikoak zeharkatu zituen. 1921ean bere sorterrian zendu zen. Aipatua ezaguna baino, anekdota eta ahozko tradizioaren lagun, hainbat belaunalditan zehar haren izen handia iritsi zaigu, baita haren balentriak erakusten dituen dokumentazio zenbait ere.
Ikerketa lan handia.
Baina nor izan zen benetan emakume hau? Nondik iritsi zitzaion soka gainean ibiltzeko bulkada? Nola ikasi zuen hori egiten? Nolakoa zen bere bizitza? Bere istorioak jakinmin handia, miresmena eta inspirazioa pizten dizkio bere berri izan duen edozeini.
Funanbulistari buruz hainbat liburu, egunkari, dokumentu, artxibo, hemeroteka eta fototekatan aurkitu duen guztia kontatzen digu Estefanía de Paz Asínek, Remigia hil zela 100 urte betetzen diren honetan. Haren historiak liluratuta, artxibatutako memoriak datuak emateari utzi dion lekuan ere bilatu eta aurkitu du, eta sortzen eta eraikitzen jarraitu du emakume harrigarri hau ezagutarazteko.
Fitxa
Harremanetarako
Estefanía de Paz Asín
Telefonoa: 653 249 369
Helbide elektronikoa: estefaniadepazasin@gmail.com
Webgunea: www.estefaniadepazasin.com