"Ur bizitan"

  • "Ur bizitan"

Ura eta lurra dira Naroaren erreferentziak. Errekaren joana eta zuhaitz adarren dardara ditu lagun fisiko eta sinbolikoak.

Haizea desagertu, urtu egin da airean.
Adarrak hostogabetu, makurtu, ihartzen hasi.
Ibaia mehetzen, lehortzen.

Amorrainak urik gabe, ahoa zabalduz, isatsa astinduz.
Naroak uraren dantza sortu nahi du arrainak salbatzeko.
Ezin du, lur jo du berak ere.

Iluntasuna argitzen hasi da, astiro eta han-hemenka: arrainak etzanik, esnatu nahian.

Arrainak geldiro eta bat-banaka zutitzen, uraren dantza berreskuratzen: memoria ekartzen, bizia ekartzen.

 

Fitxa

  • Hasierako Ideia Eta Abiapuntuaren Planteamendua:Iurre Aranburu Eta Aiert Beobide
  • Gidoia: Koldo Izagirre
  • Zuzendaritza Eta Koreografia: Aiert Beobide
  • Musika: Pascal Gaigne
  • Zuzendari Laguntzailea: Olatz Beobide
  • Jantziak: Ramón García
  • Dantzariak (5): Irati Sorondo, Jon Arsuaga, Amaiur Luluaga, Libe Sukia, Iñigo Etxeberria, Nagore Zabala
  • Musikariak: Iñaki Diéguez, Javier Perez De Azpeitia, Manu Gaigne.
  • Teknika Arduraduna: Anartz Beobide
  • Zerbitzu Teknikoa: Eragin Stac
  • Iraupena: 60 minutu

Harremanetarako

HAATIK
Aiert Beobide Egaña
(+34) 943 518 299
(+34) 609 101 075
aiert@beobide.eus 
www.haatik.com


Laburrean

Euskadi, auzolana