"Loreen hizkuntza"

  • "Loreen hizkuntza"

Sinopsia:

Lorcaren Doña Rosita la soltera o el lenguaje de las flores obran ageri den itxaropenen gaia abiapuntu hartuta, XXI. mendeko maitasun-harremanak jorratzen ditu antzezlan honek, eta nola aldatu den ligatzeko prozesua azken urteotan. Zenbait egoeraren bidez, gogoeta egiten du gai horietaz, betiere umorearen ikuspegitik.

El lenguaje de las flores – Loreen hizkuntza zortzi lorez edo koadro dramatikoz osatutako komedia da, bi hizkuntzatan (gaztelaniaz eta euskaraz) jokatua eta Ibon Belandiak konposatu eta interpretatutako zuzeneko musikaz lagundua, non ahozko tradizioko herri-kantak musika elektroniko bihurtuta berreskuratzen diren. Kantu horiek guztiek osagai bera dute: loreak norbait konkistatzeko estrategia gisa erabiltzea (lausenguak).

Proiektu honen bidez, bere ibilbidea abiatu du euskal antzerki-konpainia berri batek, La Mapatxa Teatroak.

 

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaritza: Getari Etxegarai.
  • Dramaturgia: Unai Izquierdo.
  • Interpreteak: Mikel Losada, Olatz Ganboa, Unai Izquierdo, Getari Etxegarai.
  • Zuzeneko musika: Ibon Belandia.
  • Zuzendariaren laguntzailea: Diego Pérez.
  • Ikusizkoak: Inés Bermejo.
  • Eszenografiaren diseinua: Betitxe Saitua.
  • Argiztapenaren diseinua: Soledad Carril.
  • Jantzien diseinua: Ana Turrillas.
  • Elkarlana: Arriaga Antzokia

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Egileak Getari Etxegarai
  • KonpainiaLa Mapatxa Teatroa
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Estreinaldi-urtea2025