Tanttaka Teatroa

  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Tanttaka Teatroa

1983. urtean hasi zuen bere ibilbide profesionala.  Urte hauetan genero ugari landu eta era askotako produkzioak egin ditu, besteak beste, Agur Eire, Agur... drama naturista, Flaminio opera bufoa, Adagio violentíssimo fartsa, Zilbor Hestea dantza, Kontuz, maite zaitut  egungo musikala eta Hansel eta Gretel moldaketa lirikoa. 

Nolanahi ere, antzezlanetan estilo jakin bati loturik ez egote horrek bere antzerki-ekoizpena ulertzeko giltzarria eman digu, konpainiako artista-taldea ikuskizun bakoitzera egokitzen baita, alderantziz gertatu beharrean.

Tanttaka Teatroaren ikuskizun guztiek gutxienez bi bertsio izaten dituzte - euskarazkoa eta gaztelaniazkoa - eta inoiz edo behin, baita katalanezkoa eta galiziarra ere, El florido Pensil, NOVECENTO, Ozeanoko Pianista, La mujer justa, Carta de una desconocida  edota O Crédito produkzioetan bezala.

Webgunea


Euskadi, auzolana