LOKKE - Olatz de Andrés

  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • LOKKE - Olatz de Andrés

Lokke | Olatz de Andres dantzaren eta mugimenduaren inguruan koreografia-, pedagogia- eta gizarte-proiektuak sortzen dituen konpainia bat da.

Lokke sortze-lan bakoitzerako artistak biltzen dituen konstelazio bat da: dantzariak, argi- eta moda-diseinatzaileak, dramaturgia, eskultura, soinua eta beste arlo batzuetako adituak.

Lokkek koreografia-espazio bereziak sortzen ditu publikoaren imajinarioan eragiteko:

Denbora eraldatzen duten espazioak, eguneroko pertzepziotik urrundu gaitezen.

Pentsamendua eta mugimendua erlazionatzen dituzten espazioak.

Egunerokoak ez diren dimentsioak proposatzen dituzten espazioak.

Zenbait hizkuntzatako baliabideak koreografia-hizkuntzara itzultzen dituzten espazioak.

Lokke | Olatz de Andres konpainiak pieza hauek sortu ditu, eta Euskadin, Espainian, Frantzian, Italian, Erresuma Batuan eta Alemanian antzeztu: The Endgame (2016); The Endgame (2015), bertsio laburra; Bardo (2015); Esfera (2015); El Cielo Ahora (2014); Privolva Landing (2013); Privolva (2011); dA CAPO (2009); eta Yo soy una cosa que dura (2007).

Lokkerekin elkarlanean izan diren artistak: Pilar Andres, Isaak Erdoiza, Gabo Punzo, Sinpatron, Idurre Azkue, Natalia de Miguel, Paula Serrano, Isabel Alvarez, Elena Lalucat Mabi Revuelta, Christos Xyrafakys, Pablo Gisbert, Tanya Beleyer, Ainara Ipiña, Pedro Salgado, Jesus Robisco…


Euskadi, auzolana