Vital Fundazioa Kulturunea

  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Vital Fundazioa Kulturunea

Vital Fundazioa Kulturunea zuzeneko kulturarako gure gunea da. Urtean zehar dozenaka hitzaldi, kontzertu, emanaldi eta mota guztietako kultura-jarduerak emateko eta burutzeko erabiltzen diren gela bi. Hau da, gure Astearte Musikalen, Euskal Zinemaren Astearen edo Ostiraletako Kantaldien protagonista diren gelak.

Gure helburu nagusietako bat Araban kultura sustatzea eta herritarren eta gizarte-erakundeen parte-hartze aktiboa bultzatzea baita. Horregatik, guk geuk antolatzen ditugun jarduerez gain, gure aretoak erabiltzeko aukera eskaintzen diegu beste erakunde, elkarte eta talde batzuei -gizarte, kultura, zientzia, hezkuntza, enpresa eta kirol arlokoei, kasurako-, ekitaldi publiko edo pribatuak egiteko.

Antolatzaileek, gainera, langile adituen laguntza izango dute, prestatutako ekitaldiak beharrezko baliabide teknikoekin garatu ahal izateko.

Erreserba egiteko gehieneko epea: Hurrengo hiru hiletan egingo diren ekitaldietarako eskaerak besterik ez dira onartuko. Eskaera jasotzen duenean, Vital Fundazioak erreserba baieztatuko du, eskatutako egunean aretoa libre badago.

Kontsultatu lagapenaren baldintzak hemen.

 

  • A Aretoa

268 jarleku (207 besaulkien patioan eta 61 anfiteatroan) + 12,3 x 4,8 metro eszenatokia

Baliabide teknikoak:
Steinway B-211 pianoa.
Bideo-proiektagailua.
Ordenagailua.
Erregulagailua: irteera analogikoa, 24 kanal.
16 kanaleko soinu-nahasgailua.
Dolby sistema.
DVD erreproduzigailu eta grabagailua.
CD erreproduzigailua.
S-VHS estereo, mono eta V8 estereo bideo erreproduzigailua.
35 m/m-ko proiektagailua.
Diapositiba-proiektagailua.
Gardenki eta opakuen proiektagailua.
Mikrofonoak: harigabeak, mahai gainekoak, diadema-mikrofonoak eta papar-mikrofonoak.
Intercom sistema, eszenatokian eta kabinan.
Bideokamera, optika eta posizionatua.

  • B Aretoa

114 jarleku

Baliabide teknikoak:
Aurkezpenetarako Video Wall pantaila
Proiekzioetarako pantaila
Bereizmen handiko proiektagailua
Ordenagailua
Bluray
Mahaiako 4 mikro
3 diadema-mikro
Eskuko 2 mikro
Motordun atrila
Laguntza-pantailak gelatik banatuta
HDMI konexioa
WIFI


Non

Euskadi, auzolana