Kultur Etxea Andaluzia kalean dago kokatua, iparraldeko gunean, herriaren alde garaian.
5 gela eta erabilera anitzeko areto bat ditu. Berauen erabilerak hauek dira: ikastaroak ematea, ludoteka, kultur jarduerak (antzerkia, dantza, haur jarduerak, erakusketak…), bizilagunen kultur erabilerarakoak...
Geletan Kultur Sailak antolatutako ikastaro gehientsuenak eta edukiera handiko ekitaldiak burutzen dira: zine-emanaldiak, antzerkia, erakusketak eta abar (200 pertsonentzako edukiera duen areto nagusian egiten dira).