Algortako Kultur Etxeak askotariko zerbitzuak eskaintzen ditu, eta balio anitzeko aretoak ere, Getxoko elkarteen eta eskualdeko kultur eragileen jarduera barne hartzeko.
2021eko Parte-hartze izaerako aurrekontuen baitan, zentroa duela gutxi berritu da, eta obren lehen fasean (2023ko urtarrila-otsaila) lokalaren klimatizazioa eta argiztapena hobetu dira, baita dauden espazioen banaketa egokitu da ere, Getxoko herritarren eskaerari erantzuteko.