Bilboko Hika Ateneo topaketa eta eztabaida tokia da. Eztabaidatzeko topatu egiten gara eta topatzen dugun tokian eztabaidatzen dugu, pertsona guztiak errespetatuz eta ideia guztiak dudatan jarriz.
Kultura eta artearen gainean eztabaidatzen dugu, baita arazo sozial eta nazionalen gainean, gizaki eta sexu kontuen gainean, politika txikiaz eta handiaz, eztabaidatu daitekeen ororen gainean eztabaidatzen dugu gustukoa dugulako eta ikasi nahi dugulako. Besteengandik ikasten dugu, besteek gugandik.
Horretaz gain, musika, erakusketak eta antzerkia ditugu eta zineforumak eta liburuforumak, mendi honetara ala bestera joatern gainean ere eztabaidatzen dugu edo zeozer jan ala ez jatearen gainean makrobiotik taldetik. Emakume edo kogarapen taldearekin osotzen den ardura-sorta zabala.