Topic. Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa

  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Topic. Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa
  • Topic. Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa

TOPIC Europa osoko txotxongilo artearentzako zentro integral bakarra da.
TOPICen historia Tolosako Nazioarteko Txotxongiloen Jaialdi ezaguna den Titirijaiko lehen edizioa duela 20 urte ospatu zenean hasi zen.
Lau ardatz nagusietan oinarritzen da:

  • Sustapena eta hedapena
  • Dokumentazioa eta ikerketa
  • Formakuntza eta lan birziklapena
  • Ondarearen kontserbazioa

 

Beheko solairuan 250 lagunentzako tokia duen entzunaretoa eta muntaia eta entsegu gelak aurki ditzakegu. Lehendabiziko solairuak, aldiz, kafetegia eta Ambigu deritzon aretoa (emanaldi nahiz erakusketa txikientzako egokia) hartzen ditu. Solairu horretan bertan, gainera, erakusketetan ikusgai ez diren txotxongiloak bildu dituzte, eta erakusketa nagusiak (iraunkorrak eta aldi baterakoak) hurrengo solairuan daude ikusgai. TOPIC zentroak bilduma zabala du, 40 herrialde desberdinetako 1.400 txotxongilo baino gehiagorekin.

Hirugarren solairuan artxibategia, dokumentazio-zentroa (DVD, liburu, kartel eta argazkiak biltzen ditu, besteak beste), artista eta ikertzaileentzako egoitza eta tailer-gelak daude, eta laugarrenean, abesbatzekin lotura duten jarduerak egiten dituzte.

Non

Euskadi, auzolana