Félix Petite Antzokia

  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Félix Petite Antzokia
  • Félix Petite Antzokia

Hiriko antzoki modernoena da. Agertoki handia eta azken belaunaldiko tresneria ditu.

Umore eta askotariko ikuskizunak eskaintzen dituen Ikuskizuna Ibaiondon izeneko zikloaren egoitza da, eta hezkuntza programak, talde eta elkarteek zein hiriko musika eta dantza eskolek ere badute lekurik bertan. Felix Petiteri omen egiten dio, urte askotan hiriko antzezte-arteen alorreko programatzaile eta Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren sortzaile izan baitzen.


Fitxa teknikoa

Eskenatokiaren antolamendua/neurriak:

Zabalera

12 m

Sakonera

12,80 m

Altuera

6 m

Edukiera:

300 leku, 6 mugikortasun urriko pertsonentzako.

Argiztapen/Soinu ekipamendua eta Talde Teknikoa

ARGIZTAPENA / SOINUA

http://www.vitoria-gasteiz.org/we001/was/we001Action.do?aplicacion=wb021&tabla=contenido&idioma=eu&uid=bf37ab0_139bdddb0b6__7fc6

TALDE TEKNIKOA

Teknikari bakarra dago zuzendaritza teknikoa egiteko. Behar izanez gero, enpresa baten teknikariak eskatzen dira. Horrez gain enpresa pribatu baten zerbitzua eskatzen da saio bakoitzean: bi teknikari.

Euskadi, auzolana