ZAWP (Zorrotzaurre Art Work in Progress) / La Nave Va + La Terminal

  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • ZAWP (Zorrotzaurre Art Work in Progress) / La Nave Va + La Terminal
  • ZAWP (Zorrotzaurre Art Work in Progress) / La Nave Va + La Terminal

Zorrotzaurre Art Work in Progress, ZAWP, 2008an hACERIA arteak elkarte kulturaletik (1997) jaio zen mugimendua da, Zorrotzaurre eta Deustuko Erribera auzoan, hirigintza prozesuaren bitarteari aurre egiteko.

Kultura eta sormenaren aldetik, mugimenduan dagoen auzoaren egoeran mugitzen gara.

Bizi garen gunearen berreskurapenean, sormenean eta gure historiaren balioaren indartzean lan eginez.

2019an Zorrozaurreko Irlara mugitu dira. 

Bi espazio berriak 2019ko irailaren 28 eta 29tik aurrera zabalik egongo dira. Lehenengo espazioa, orain arte Kiperman enpresaren egoitza izan da, eta hemendik aurrera “La Nave Va” izena hartuko du. “La Nave Va” gure zawper-entzako “coworking” espazioez osatutako eraikina izango da.

Bertan, proiektu hauei berotasuna eta konpainia eskainiko zaie ZAWP taldearen partez. Bigarren espazioa “La Terminal” izena izango du. 2500m2 ko espazio hutsa eta zabala da La Terminal, non ekimen, jaialdi eta ekintza mota ezberdin egin ahal izango dira. Espazio honen barruan, “zona gastro” iraunkor bat egongo da, zawper-en sukaldaritza proiektuentzako, hain zuzen.

 

Non

Euskadi, auzolana