Zabalik dago ARTEDRAMA EUSKAL LABORATEGIAn (ADEL) izena emateko epea!
Irailaren 20tik 25era Aulestin ospatuko diren topaketetan parte hartu nahi izan ezkero, oraintxe duzu aukera.
Aurtengo irakasleak:
Euskal Herriko arte eszenikoetan murgilduta gaudenon arteko eztabaidak, jakintza eta elkartrukeak sustatzeko asmoarekin, astelehenetik larunbatera, 48 orduz guztira, 6 irakasleren tailerrak prestatu ditugu. Ikastaro guztiak euskaraz izango dira, eta matrikula 450€koa (lotarako lekua eta otorduak barne). Gainera, tailerretako irakasle batzuek martxan dituzten antzezlanak ikusteko aukera irekia ere egongo da, gauero emanaldi bat eskainiko baita herriko frontoian.
Laborategi gisa jaiotako esperientzia honetara gonbidatuta zaude. Leku gutxi gelditzen dira, beraz arin ibili!
IZENA EMAN