CulturEU: KSIetarako EBren finantzaketa-gida berria

  • CulturEU: KSIetarako EBren finantzaketa-gida berria

  • DataAbenduak 1
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak, Bideo-jokoak, Diseinua

Europako Batzordeak kultura- eta sormen-sektoreei zuzendutako gida interaktibo bat sortu du, 2021-2027 aldirako Europar Batasunaren finantzaketa-aukerak eskuragarri jartzeko. Tresna honen helburua da KSIei laguntza ematea proiektuak garatzeko Europako finantzaketa-iturriak identifikatzeko orduan.

Plataforma honen funtzionamendua erraza da. Funtsean, hiru galderari erantzun behar zaie (sektore mota, antolamendua eta bilatzen den laguntza), eta, horien bidez, emaitza batzuk lortuko dira, erakundearen/proiektuaren beharretara gehien egokitzen diren finantzaketa-aukerekin.

Honako esteka honen bidez sar zaitezke gidan: Guía CulturEU.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri