Europako Batzordeak kultura- eta sormen-sektoreei zuzendutako gida interaktibo bat sortu du, 2021-2027 aldirako Europar Batasunaren finantzaketa-aukerak eskuragarri jartzeko. Tresna honen helburua da KSIei laguntza ematea proiektuak garatzeko Europako finantzaketa-iturriak identifikatzeko orduan.
Plataforma honen funtzionamendua erraza da. Funtsean, hiru galderari erantzun behar zaie (sektore mota, antolamendua eta bilatzen den laguntza), eta, horien bidez, emaitza batzuk lortuko dira, erakundearen/proiektuaren beharretara gehien egokitzen diren finantzaketa-aukerekin.
Honako esteka honen bidez sar zaitezke gidan: Guía CulturEU.










