Ikuspegiak. Sormen-industriei buruzko estatistikaren datuen irakurketa analitikoa (2019)

  • Ikuspegiak. Sormen-industriei buruzko estatistikaren datuen irakurketa analitikoa (2019)
KEB-OVC

  • DataAbenduak 7
  • Gaia Artisautza, Bestelakoak, Bideo-jokoak, Diseinua

2019ko edizio honetan, serieko bigarrena baita, modaren, diseinuaren, arkitekturaren, hizkuntzaren industrien, publizitatearen eta bideo-jokoen sektoreetako 354 agentek emandako datuak aztertzen dira. Landa-lana 2020an egin da, pandemian, baina aurkezten diren emaitzak Covid-19ak eragindako krisialdiaren aurrekoak dira. Eragiketa bi urtez behingoa denez (urte bakoitietan egiten da), azpimarratzekoa da tresna erabilgarria izango dela pandemiak sormen-sektoreetan izan duen eragina aztertzeko.

Lehenengo kapituluan, sektore horien zifra handiak aurkezten dira: EAEko sormen-industriak osatzen dituzten eragileen mapa, sortzen dituzten lanpostuak, eta non dauden. Ikuspegi panoramiko horren ostean, honako hauei buruzko azterketak egiten dira: industria-dimentsioa eta iraunkortasuna, barne-asimetriak eta sektore-profilak, nazioartekotzea, eta, azkenik, enpleguen banaketa genero-ikuspegiaren arabera.

 

 

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri