Kultura Sailburuordetzaren jardunaren memoria honen helburua da 2020. urtean egindako ekimenak gardentasunez azaltzea eta zabaltzea. COVID19ren pandemiak markatu du 2020 urtea. Gizartea hankaz gora jarri duen osasun larrialdiak bereziki gogor astindu du kulturaren eremua bere aspektu guztietan: sorkuntzan, ekoizpenean, kultur eskaintza bideratzen duten antolamendu publiko eta pribatuetan, haien gizartearekiko harremanetan eta publikoen beraren ohituretan. Ohiko jarduna eten egin zen, urte horretarako aurreikusiak zeuden jarduera eta ekintzak bertan behera geratu ziren, birak, zirkuitoak eta nazioarteko mugikortasuna ezinezko bihurtu ziren. Pandemiak, kulturaren beharra inoiz baino argiago ikusarazi duen aldi berean, kulturgileen biziraupena arrisku larrian jarri du. Sormenaren eta kulturgintzaren aspektu profesionala izan da –lan baldintzak, estuasun ekonomikoak, sortzaileen biziraupena, enpresa eta egituren jarraikortasuna…– guztion kezka nagusia 2020an.
Jardueraren memoria 2020 Kultura Sailburuordetza (PDF, 1 MB)