ACT 2022 Eszena Berritzaileen Nazioarteko Jaialdirako deialdia

  • ACT 2022 Eszena Berritzaileen Nazioarteko Jaialdirako deialdia

  • DataUrtarrilak 20
  • Gaia Arte eszenikoak

ACT JAIALDIA 2022rako deialdia irekita dago eta martxoaren 15erarte egongo da zabalik.

--

Bilbo eta Barakaldon 2022ko azaroaren 2tik 5erabitarte hemeretzigarrenez ospatuko den Nazioarteko Eszena Berritzaileen Jaialdia da ACT.

ACTek lau eguneko egitarauaren inguruan ehun parte hartzaile eta gonbidatu inguru biltzen ditu urtero. Jaialdiak lau atal nagusi ditu: Atal pedagogikoa, ACTmosfera topaketak, lan eszeniko berezien erakusketa eta lan laburren atala. Azken hau lehiaketa irekia da izena eman eta parte hartu nahi duten talde eta proposamenetara. 

Mundu mailako eszena sortzaile berrientzako deialdia jaurtitzen du ACTek 30 minututik beherako lanak dituztenentzat. Beren proposamenetan arriskuak hartzen dituzten taldeen eta lengoaia eta forma eszeniko berrien alde egiten du jaialdiak.

ACTek sortzaile berrien lanak  prentsa, programatzaile, zuzendari, kide eta  ikuslearen aurrean aurkezteko aukera ematen duen plataforma izan nahi du. Hartarako topaguneak, hausnarketa eta eztabaida guneak eta egitarau pedagogiko berezia errazten ditu artista partaideentzat.

ACT Jaialdi bat izateaz gain Arte Eszenikoen Azoka ere bada, mundu osoko programatzaileak biltzen dituena. 

  • Parte hartzeko: Hemen topatuko duzun GALDETEGIA bete.

Jaialdian parte hartzeko beharrezkoa da proposamenaren bideoa bidaltzea, Work in progres sedo entsaio baten grabaketa izan daiteke baita, baina ez lanaren teaserra.

Lanek gehienez 30 minutuko iraupena izan behar dute.  

Bidaliguzu zure galdetegia jaialdiko baldintza orokorrak irakurri ondoren.  

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri