Punto de Vista Jaialdia. Deialdia 2023

  • Punto de Vista Jaialdia. Deialdia 2023

Punto de Vistak Sail Ofizialera filmak aurkezteko deialdia ireki du hamazazpigarren edizioan. 2022ko irailaren 20an amaituko da filmak inskribatzeko epea. Inskribatzeko formularioa jaialdiaren webgunean dago eskura.

2020ko abuztuaren 1etik aurrera egindako film dokumentalek har dezakete parte jaialdiaren sekzio ofizialean, edozein nazionalitatetakoak izanik ere. Ez dira onartuko ez fikziozko filmak, ez instituzionalak edo publizitatekoak, ezta erreportajeak edo zeharo kazetaritza-izaera duten lanak ere. Ez dago mugaketarik gaiei, iraupenari eta jatorrizko hizkuntzari dagokienez.

Izen-emateak 5 euroko prezioa du, eta jaialdiaren webgunearen bidez egiten da dagoen formularioaren bidez egin daiteke. 

Hautatutako filmak jaialdiaren hamazazpigarren edizioaren parte izango dira, Iruñean 2023ko martxoaren 27tik apirilaren 1era egingo dena.


Hautaketa-batzordea
Punto de Vista 2023 jaialdiaren sekzio ofizialaren hautaketa-batzordea jaialdiaren zuzendaritza artistikoak, Manuel Asín-ek, eta zinema dokumentalaren arloko adituek osatuko dute, eta bigarren aldiz jarraian parte hartuko dute rol horietan: Lur Olaizola, Lucía Salas, Pablo García Canga eta Miguel Zozaya. Urtarrilan zehar emango ditu ezagutzera aukeratutako filmak. Batzordearen helburua lanak jaialdiari berezko zaizkien kalitate- eta sormen-ideia eta ildoen arabera aukeratzea izango da:

  • Dokumentala topagunea da.
  • Punto de Vista maila desberdinetan topaketak sortzeko espazioa da, gero eta hobeagoa izateko asmoz, berrikuntza xede betiere.
  • Punto de Vistak arreta berezia ematen die proposamen ausartak, bilaketa helburu dutenak, aurkezten dituzten ikus-entzunezko sortzaileei.
  • Punto de Vistak errealizadoreek filmen subjektuei zein ikusleei erakusten dieten konpromiso etikoa baloratzen du.
  • Punto de Vistaren sekzio ofizialak errealitatearen ezagutza eta adierazpen independentea ahalbidetzen ditu.
  • Ez-fikziozko zinegintza goraipatu nahi du Punto de Vistak.

Aurreko edizioetan bezala, mundu osoko ekoizpenak bilduko dituen sekzio ofizial bat eratzea du jaialdiak helburu, non elkarren aurka lehiatuko baitute errealitatea antzemateko modu desberdinekin, ikuspuntu desberdinak baitituzte, berritzaileak, independenteak eta sozialki konprometituak beti.

Epaimahaia eta sariak

Datozen hilabeteetan nazioarteko epaimahai bat izendatuko da, sektoreko aditu eta profesionalekin. Punto de Vista 2023 Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren amaiera-ekitaldian emango du aditzera epaitza.

Epaimahai sari ofizialak erabakiko ditu:

  • Film onenari Punto de Vista sari nagusia, 10.000 eurokoa. Epaimahaiak bere ustez jaialdiaren sekzio ofizialaren film onena izandakoa proposatuko du, modu arrazoituan, sarirako, iraupena eta nazionalitatea edozein izanik ere.
  • Zuzendaritza onenari Jean Vigo sari nagusia, 5.000 eurokoa. Sariak Jean Vigoren figura ohoratu nahi du, eta haren lana adierazten duten balio etiko eta formalak hobekien islatzen dituen atal ofizialeko filma proposatuko du, modu arrazoituan, sarirako.
  • Film labur onenari saria, 3.000 eurokoa. 35 minutuko edo gutxiagoko film onena proposatuko da sarirako.
  • Aipamen bereziak: Epaimahaiak bi aipamen berezi, gehienez, egin ditzake, sari ekonomikorik gabe biak.

Gainera, honako sari berezi hauek ezartzen dira:

  • Publikoaren Sari Berezia, 1.650 eurokoa.
  • Gazteen Saria, 1.500 eurokoa.

Horrela, Punto de Vista-ren edizio berri bat jarriko da abian, aurten ere ez-fikziozko sorkuntza zinematografikorako erpin izan nahi duena. Zinemagileen eta ikusleen arteko topaketa honek, lurralde-mugarik eta gairik gabe, zinema dokumentalaren bidez errealitatea ulertzeko modu oso eta berritzailea aurkezten duten ikus-entzunezko produktuetan jarriko du arreta.


  • Epea2022/06/24 - 2022/09/20
  • EntitateaPunto de Vista Jaialdia
  • Zuzkidura21.150 €
  • Laguntza motaParte-hartzerako deialdia
  • Agente motaAutonomoak, Enpresak, Elkartea, Beste batzuk
  • JardueraEkoizpena, Sorkuntza

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.?