Aurkezpena
2023ko diru-laguntzen deialdia argitaratu du, gizarte inklusiboagoa, bidezkoagoa eta jasangarriagoa lortzeko proiektuak babestu eta bultzatzeko. Deialdi bakarra izango da, epe luzeagoak izango ditu, eta, Arabako erakundeek lehentasuna izaten jarraituko duten arren, gure lurralde historikoan eragin zuzena duten ekimenei ere irekiko zaie. Eskabideak aurkezteko epea urtarrilaren 16tik otsailaren 10era bitartekoa izango da, eta diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik, gehienez ere, hamabi hilabeteko epean proiektuek amaituta egon beharko dute.
Aurkeztutako proposamen guztietan, bereziki baloratuko da proiektua berritzailea izatea, irtenbide berriak eta eraldaketa soziala sortzea; euskararen erabilera, genero-berdintasuna, gizarteratzea eta boluntariotza bultzatzea; bideragarritasun soziala eta ekonomikoa izan dezala efizientzia-irizpideekin, eta garatu beharreko jardueren jasangarritasuna bermatu dezala; eta Arabako erakundeek garatuko ditzatela, ahal dela irabazi-asmorik gabeek.
Proiektuak
Eskaera eta ebazpena
Eskaera onartzeko, amaieran aurkituko dituzun bi inprimakiak bete behar dira:
Horretarako epea 2023ko urtarrilaren 16tik otsailaren 10era artekoa da, 14:00etan.
Ez dira onartuko data horietatik kanpo edo bi formularioak bete gabe aurkeztutako proiektuak.
Fundación Vital Fundazioaren Patronatuak onartutako proiektuei buruzko ebazpena 2023ko martxoaren 30etik aurrera egingo da.
* Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez harremanetan Vital Fundazioarekin 945 06 43 63 telefonoan.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.