Bihar, maiatzak 24, Chillida Lekuk Phyllida Barlow (Erresuma Batua, 1944 - 2023) artista britainiarraren erakusketa bati ateak irekiko dizkio. Munduko eskultore garrantzitsuenetako bat izan den Barlowk (martxoan hil zen) zalantzan jarri zuen eskulturaren kontzeptu tradizionala. Horrela, artista britainiarraren eskultura ‘antimonumentalak’ kartoia, oihala, egur kontratxapatua eta zementua bezalako materialekin eginak daude.










