2023-2024ko Gondra Barandiarán-Arte Ederren Bilboko Museoa Prestakuntza Beken Programaren deialdia

  • 2023-2024ko Gondra Barandiarán-Arte Ederren Bilboko Museoa Prestakuntza Beken Programaren deialdia

Gaur, bi erakundeen webgunean argitaratuko da 2023-2024ko Gondra Barandiarán-Arte Ederren Bilboko Museoa Prestakuntza Beken Programaren deialdia, eta, bertan, zazpi beka eskainiko zaizkie museoan bertako profesionalen taldearen tutoretzapean euren prestakuntza osatu nahi duten gazteei.

Bederatzi hilabeteko iraupenaz (2023ko urritik aurrera) eta hileko 500 euro gordineko zuzkidura ekonomikoaz, hautatutakoek euren prestakuntza-etapan lortutako jakintza teorikoekin bat datozen trebetasun berriak eskuratu ahal izango dituzte, museoko zenbait arlo eta sailetako profesionalen laguntzaz.

Horrela, zenbait prestakuntza-profil kontuan hartuta, bekek lan-testuingurua ezagutzeko aukera eskainiko dute museografiako kudeaketako era bateko eta besteko lan-lerroen barruan.

Helburu nagusi hori betetzeko asmoz, eskaintzen diren zazpi beketako bat lortzen dutenek, gainera, euren curriculuma aberastu, euren jakintzak eguneratu eta trebetasun berriak lortu ahal izango dituzte. Aldi berean, elkarrekikotasun-harremanean, ekimen hau aberasgarria da museoko taldearentzat; izan ere, 70 bekadun inguru hartu ditu Gondra Barandiarán Fundazioaren hezkuntza-xedea berresten duen programa horrek orain arte egin dituen bederatzi edizioetan.


  • Epea 2023(e)ko Maiatzak 29(e)tik 2023(e)ko Ekainak 29(e)ra
  • EntitateaBilboko Arte Ederren Museoa / Museo de Bellas Artes de Bilbao
  • Zuzkidura4.500
  • Deialdi-motaBekak
  • SektoreaIkusizko arteak, Museoak, Ondarea, Bestelakoak
  • JardueraSorkuntza, Kudeaketa eta kudeaketarako laguntza, Ikerketa, Bitartekaritza, Ekoizpena
  • OnuradunakPertsona fisikoak
  • Harremana94 439 60 60
  • Info Gehiago

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.