"Crayón, tras los pasos de un dibujante oculto" erakusketak Joaquín Olaguibel Urbina ilustratzaile gasteiztarraren irudi ezezaguna ezagutzera emango du


  • Erakusketa gaur inauguratu da Gasteizen, Arabako Fournier Karta Museoa - Bibaten, eta azaroaren 25era arte egongo da ikusgai
  • Erakusketa Komedialdia Gasteizko Umore Jaialdiaren IV. edizioaren barruan kokatzen da, 'Umorea Historian: Esaidazu zeri egiten diozun barre eta esango dizut zein gizartetan bizi zaren' sailaren barruan
  • "Artista honen lana bi aldetatik erakutsiko dugu: satira politiko kontserbadoreenetik eta hiriko jaiei buruzko satira karikaturazkoago batetik", adierazi du Ander Gondra erakusketaren komisarioak
  • "Komedialdian beti jorratu nahi izan dugu umoreak historian zehar izan duen garrantzia garai bakoitzeko gizarteak eta haien arazoak islatzeko", adierazi du Txaro Mardaratz Najera jaialdiko zuzendariak

Komedialdia Gasteizko Umore Jaialdiak, Álava Medieval/Erdi Aroko Araba proiektuarekin batera, Crayón, tras los pasos de un dibujante oculto erakusketa inauguratu du gaur Arabako Fournier Karta Museoa - Bibaten.

Inaugurazioan izan dira, besteak beste, Ana del Val Kultura eta Kirol foru diputatuaTxaro Mardaratz Najera Komedialdiko zuzendariaTxus Ruano Vital Fundazioko kultura teknikariaAnder Gondra Erdi Aroko Arabako Eduki eta Ondare Baliabideen arduraduna eta erakusketaren komisarioa.

Erakusketa honek Joaquín Olaguibel Urbinaren (Crayón ezizenez ezaguna) nortasuna identifikatu eta kokatzen ditu, eta satira politikoan eta karikaturan egindako ibilbidea islatzen ditu. Crayón figura ezezaguna izan da duela gutxi arte, Zeledon aldizkariaren orrialdeetan bere benetako izena aurkitu ahal izan zen arte. Bere lana XX. mendeko lehen hamarkadetan garatu zenumorista eta karikaturista belaunaldi berri baten testuinguruan prentsa satiriko-politikoa berritu zen garaian.

Erakusketak berreskuratu ditu Madrilgo prentsan 1913tik 1917ra bitartean egindako binetak, Lehen Mundu Gerraren garaiko eskuineko satira baten isla, korronte kontserbadoreenekin lerrokatua. Gainera, Gasteizko Zeledon aldizkarian 1930ean eta 1932an egindako kolaborazioak jasotzen dira, gozamena eta hiriko jaien gorespena ardatz hartuta. "Izan ere, interesgarria da Crayón-en bi alderdien arteko kontraste hori, satira politiko kontserbadoreena eta Gasteizko herri-ohiturei eta jaiei buruzko lanik karikatureskoena”, azaldu du Ander Gondrak, Erdi Aroko Arabako Eduki eta Ondare Baliabideen Arloko arduradun eta erakusketaren komisarioak.

Crayón, tras los pasos de un dibujante oculto azaroaren 25era arte egongo da ikusgai, eta Gasteizko Komedialdiaren IV. Umore Jaialdiaren barruan dago"Umorea Historian: Esaidazu zeri egiten diozun barre eta esango dizut zein gizartetan bizi zaren" sailaren barruan. "Jaialdiarekin hasi ginenetik, beti jorratu nahi izan dugu umoreak historian zehar izan duen garrantzia garai bakoitzeko gizarteak eta eguneroko kezkak islatzeko, umorea adierazpide zintzo eta zuzena delako. Aurkikuntza hauei esker, Arabako gizartean ahaztuak edo ezezagunak diren figura handiak aurkitzen ari gara, gure arbasoek zer eta nola barre egiten zuten hobeto ezagutzen ", adierazi du Txaro Mardaratz Najera Komedialdiko zuzendariak.


  • DataEkainak 25
  • Gaia Ikusizko arteak