Gaur goizean, Jon Ruigómez Matxin Itsasmuseum Bilbaoko zuzendariak, Iñigo Zubizarreta Bilboko Udaleko Giza Eskubideen, Bizikidetzaren, Lankidetzaren eta Kulturartekotasunaren arloko zinegotziak eta Angélica Dass argazkilari eta aktibistak Sustrairik gabeko zuhaitzak ez du aurrera egiten erakusketa aurkeztu dute Carol Iglesias Espazioan.
Erakusketa Angélica Dass argazkilari espainiar-brasildarrak gidatutako proiektu bizi eta zirraragarri baten emaitza da eta Bilboko Udalaren laguntza dauka. Bertan, Bilboko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) eta Batxilergoko sei ikastetxe publikotako 196 ikaslek hartu dute parte: IES Ibarrekolanda, IES Txurdinaga Behekoa BHI, Otxarkoaga Heziketa Zentroa, IES Martín Bertendona BHI, IES Miguel de Unamuno eta IES Artabe.
Ikasleek migrazio-fenomenoaren ikerketan sakondu dute gure historia partekatuaren funtsezko zati gisa, memoria eta kontakizun pertsonaletan, familia-albumetan eta artxiboetan oinarritutako migrazio-zuhaitz genealogiko bat sortuz.
Itsasmuseumen artistak 300 erretratu irudi baino gehiago, bere historiaren kontakizunak eta objektu adierazgarrien argazkiak biltzen dituen murala aurkezten du
Itsasmuseumen artistak ikasleekin egindako esplorazio prozesu horren fruituak aurkezten ditu, 300 irudi baino gehiago dituen horma-irudiaren bidez, gazteen erretratuak idatziak eta objektu adierazgarrien argazkiak osatua.
Parte hartzea bultzatzeko eta denbora errealean pieza kolektibo bat sortzeko pentsatutako "horma interaktibo" batek bisitariak beren migrazio-historia partekatzera gonbidatzen ditu. Aretoan egiteaz gain, online ere zabaldu ahal izango dute #gurezuhaitza erakusketaren etiketa erabiliz.
Mapa eta grafiko batzuek Bilboko atzoko eta gaurko komunitate migratzaileen jatorria irudikatzen dute. Hoiekin batera, erakusketak hainbat generotako migrazioari buruzko liburuak publikoaren eskura jartzen ditu aretoan kontsultatzeko belaunaldien arteko topaketa, hausnarketa eta elkarrizketarako txoko bihurtzeko asmoz. Horien artean azpimarratzekoa da ekimenaren argitalpena.
Migrazioa, giza izaeraren ezaugarri bat
Ikuspegi artistikoak, alde batetik, migrazioa fenomeno sozial bat soilik ez dela, giza izaeraren berezko ezaugarri bat baizik gogoeta egitera gonbidatzen du eta, bestetik, hartu-emon ludiko bat bultzatu nahi du, gure migrazio-istorioak eta erakusketan adierazitakoak aurki eta lotu daitezen.
Obra kolektibo eta diziplina anitzeko honen helburua, elementu komunak identifikatzea, eta migrazioa eta kultura-aniztasuna giza izaeraren eta komunitate-bizitzaren berezko direla adieraztea da.
Sustrairik gabeko zuhaitzak ez du aurrera egiten – Un árbol sin raíces no prospera ekimena La Caixa Fundazioaren Art for Change deialdiaren barruan sortu da, artea eta kultura aldaketarako eragile gisa bultzatzeko, eta gai unibertsalak jorratzen ditu, hala nola migrazioa, berdintasuna eta aniztasuna
Angélica Dass
Rio de Janeiron jaioa, Angélica Dass argazkilari eta aktibista saritua da, inklusioarekin eta berdintasunarekin konprometitua, eta, artearen bitartez, identitateari, aurreiritziei eta kultura-aniztasunari buruzko gaiak jorratzen ditu.
Bere lana artearen eta gizarte-kontzientziaren arteko elkargunean kokatzen da, eta argazkigintza ikerketa soziologikoarekin eta mundu osoko giza eskubideen aldeko parte-hartze publikoarekin konbinatzen du
Nazioartean ezaguna den Humanae proiektuaren sortzailea da, giza kolorearen edertasunaren aniztasuna erakusten duten erretratuen bilduma, eta arrazakeriaren aurkako testigantza global aparta bihurtu dena.
Haren lanak Munduko Ekonomia Foroan (Davos), Nazio Batuen III. Habitatean, Montrealgo Arte Ederren Museoan, Hagako Museoan, Lausanako L 'Élysée Museoan, Etiopiako Museo Nazionalean, Gewerbemuseum Winterthur museoan, Dublingo Science Gallery museoan, PhotoEspañan, New Yorkeko American Museum of Natural Historyn, Fotografiskan; Madrilgo, Bilboko, Chiassoko, Zagrebeko, Milango, Salonikako, São Pauloko, Mexikoko, Austriako, Txileko Santiagoko, Pitingtsburgeko eta Txileko kaleetan eta museoetan erakutsi dira.
Angélicaren lanak museoak gainditzen ditu eta munduko hainbat lekutako ikasgeletan aurkitzen du argazkilaritza arrazakeriaren aurkako tresna gisa erabiltzeko unibertso handi bat. Jarduera horrek 50.000 ikasletik gorako inpaktua lortu du astebetean.
Testuinguru horretan, 2021ean The Colors We Share haurrentzako argazki-liburua argitaratu zuen Aperture argitaletxearekin, eta New Yorkeko eskola publiko guztietan erabiltzen den hezkuntza-gida bat ere ekoitzi zuen.
Hizlari inspiratzailea ere bada, eta hitzaldiak eman ditu erakunde garrantzitsuetan, hala nola TEDen, Salamancako Unibertsitatean, Boloniako Unibertsitatean, bai eta Tate Modern-en, National Geographic-en eta Munduko Ekonomia Foroan ere, lider kultural gisa.
Inaugurazio soziala eta liburuaren aurkezpena
Gaur arratsaldean, 18:00etatik 20:00etara, erakusketaren inaugurazio soziala izango da. Ekitaldia publiko orori zabalik dago eta bertan proiektuaren liburua ere aurkeztuko da.
Erakusketa Carol Iglesias Espazioan egongo da zabalik 2025eko martxoaren 7ra arte eta sarrera librea izango da.