Donostia Kulturak 2026-2027 ikasturterako prestakuntza-eskaintza aurkeztu du. 623 ikastaro (591 helduentzat eta 32 haur eta gazteentzat) izango dira guztira, kultur etxeetan eta Liburutegi Nagusian. Matrikulazioa bi fasetan izango da: euskarazko ikastaroen matrikulazioa irailaren 7an 16:00etan hasiko da, irailaren 13a arte, eta gaztelaniazkoena, irailaren 16tik 27ra. Webgune honetan eta edozein kultur etxetan eman ahalko da izena.
Ikastaro guztien informazioa Donostia Kulturako webgunean dago. Eskaintza pdf formatuan ere kontsulta daiteke. Kultur etxeetan paperean izango da abuztuaren amaieran.
Hauek dira eskaintzaren puntu aipagarrienak:
- Euskarazko ikastaroen matrikulazioa: irailaren 7an16:00etatik aurrera, irailaren 13ra arte.
- Gaztelaniazko ikastaroen matrikulazioa: irailaren 16an 16:00etatik aurrera, irailaren 27ra arte.