Hamar musika-ikuskizunek Basauri hartuko dute datorren asteburuan, MAZ Basauriren 14. edizioa dela eta

  • Hamar musika-ikuskizunek Basauri hartuko dute datorren asteburuan, MAZ Basauriren 14. edizioa dela eta

MAZ Basauriren 14. edizioa azaroaren 6an (ostirala) eta 7an (larunbata) izango da. Beti bezala, ordainpeko kontzertuak eta prezio herrikoiak uztartuko ditu Social Antzokian, baita kaleko doako ikuskizunak ere. Guztira, hamar ikuskizun banatuko dira herrian asteburuan zehar, La Bien Querida, Rufus T. Firefly, Maika Makovski edo Fernando Alfaro bezalako izen nabarmenekin.
 
Une honetan sarrera gutxi geratzen dira salgai Social Antzokian, ostiralean, Rufus T. Firefly, Maika Makovski eta Reeler-ek emango duten kontzerturako.

Kaleko doako programazio guztia Soloarte kalean egingo da, futbol-zelaiaren ondoko haurrentzako parkearen ondoan. Eguraldi txarra iragarrita balego, ikuskizunak Solobarria plazako karpara eramango lirateke, eta aldez aurretik jakinaraziko litzateke, ekitaldiaren sare sozial ofizialen bidez.
 
Era berean, jarraian emanaldi bakoitzaren behin betiko ordutegiak zehaztuko ditugu. Social Antzokian, beti bezala, publikoa zutik egongo da eta barra-zerbitzua egongo da prezio merkeekin.

MAZ BASAURI 2026
 

  • Ostirala, azaroak 6

 

Social Antzokia, 12€+gastuak aldez aurretik /15€ egunean bertan

20.30   Ateen irekitzea
21.00   Reeler
22.10   Maika Makovski
23.55   Rufus T. Firefly
1.10     Bukaera

 

  • Larunbata, azaroak 7

Txiki MAZSoloarte kalea, doan

11.30   Juan Solo (DJ ikastaroa eta saioa)
12.00   Perli eta Koxkolo: ‘Ongi etorri paradisura’ (ipuin musikatuak)
12.50   Juan Solo
13.15   Nuria Culla (kontzertua)
14.00   Bukaera

MAZ Kalean

Soloarte kalea, doan

17.30   Silkat
18.30   Reeler
19.30   Monos
20.35   Bukaera
 
Social Antzokia, 12€+gastuak aldez aurretik /15€ egunean bertan
21.00   Ateen irekitzea
21.30   Fernando Alfaro
23.15   La Bien Querida
0.35     Bukaera

 

 


  • DataAzaroak 2
  • Gaia Musika