Artium Museoak TRAMA disziplinarteko programa aurkeztu du

  • Artium Museoak TRAMA disziplinarteko programa aurkeztu du

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Artium Museoak, TRAMA diziplinarteko programaren III. Edizioa antolatu du. Ekimen horren xedea da irudi mugimenduduna pentsatzea eta beste diziplina eta jakintza-arlo batzuekin harremanetan jartzea, hitzaldi, tailer, performance edo zuzeneko musikako emanaldiek osatutako programa oparo baten bidez.

2026ko edizioak «munduak egiten dituzten hitzak» ildoa du ardatz. Esperanza Collado artista eta zinemagileak Loose Ends / Cabos sueltos performancea aurkeztuko du; bertan, sakabanatze produktibo gisa ikertzen du barreiaduraren kontzeptua. Guasch idazleak maitasuna idazketa-tresnatzat hartzen duen interpretazioari buruz duen ikuspegiaren berri emango du. Eva Giolo belgikar zinemagileak keinuen hiztegia eta hura gorputz batetik bestera belaunaldiz belaunaldi nola transmititzen den aztertuko du. Eta Dani Zelko artista, poeta eta editoreak tailer bat gidatuko du, entzute-ariketetan oinarritua, eta Reunión izeneko bere proiektuaren talde-irakurraldi bat proposatuko du, saio irekian. Programari buru emateko, Iparraldeko HABIA musika-taldeak kontzertu akustikoa emango du. HABIA taldeak ahozko tradizioko kantuak berreskuratu, eta soinu-esperimentazioaren bidez berrinterpretatzen ditu.

Azaroak 20, ostirala
19:00 Pol Guasch. Hitzaldia: Maitasunari buruz.
20:00 Eva Giolo. Proiekzioa: Vocabulary of Gestures.

Azaroak 21, larunbata
10:00 - 12:00 Kontraesanen tailerra, Dani Zelkoren eskutik
18:00 Esperanza Collado. Performancea: Loose Ends / Cabos sueltos (más pequeño que lo menor, ...y casi no existió)
19:00 Dani Zelko. Talde-irakurraldia: Errotzeaz
20:30 HABIA. Kontzertua

TRAMA programaren baitako jarduera guztiek doakoa dute sarrera, lekua bete arte, Dani Zelkok emango duen tailerrak izan ezik. Hain zuzen ere, tailer horretan mugatuak dira lekuak, eta, bertan parte hartzeko, motibazio-gutuna bidali behar da (200 hitzekoa, gehienez) honako helbide honetara: izen-emateak@artium.eus.

TRAMA Artium Museoaren programa bat da, eta Garbiñe Ortega komisarioa eta Arantza Santesteban, museoko Ikerketa eta Programa Publikoen arduraduna, dira haren diseinatzaileak.

.artium.eus

  • DataAzaroak 12
  • Gaia Ikusizko arteak, Museoak, Ondarea