Xiberoots talde zuberotarrak reggae doinuak eramango ditu Gasteizera. Ragga, hip-hopa eta rocka ere lantzen dituzte, euskarazko letrekin.
Haiekin batera ariko da oholtza gainean Chala Rasta talde argentinarra. Hiru hamarkadatik gorako ibilbidea du reggae independentean, eta konpromiso soziala nabarmentzen da haren letretan.